[itzul] Programa cliente
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Maiatza 24, 12:44:58, CEST 2007
Beharbada arazoa da euskaraz, besterik gabe, bezero-zerbitzari bikotea
aukeratu dugula, berez, hartzaile-emaile edo eskatzaile-erantzule erlazio
moduko bat izendatzeko.
WIKIPEDIA:
Bezero informatika arloan, zerbitzari informatiko batek eskaintzen dituen
zerbitzuak atzitzeko informatika aplikazioa da, konputagailu-sarearen bidez
normalean.
Termino hau, ordenagailu terminal sinpleei izendatzeko erabiltzen zen,
zeren eta ez ziren gai programak egikaritzeko, baina bai ordenagailu nagusi
bati konektatu eta honen bidez lan guztiak burutzea, gero erabiltzaileri
aurkeztuz. Ordenagailu nagusi bat baino kostu gutxiago zutelako erabiltzen
ziren.
Baina egun (2007), beste programa bati (zerbitzari izenekoa) konektatzea
behar dutenei deritze.
zerbitzari informatikan zera da:
Zerbitzari multzoa
1. Bezero deitzen diren programen eskaerei erantzuten dien programa edo
aplikazio informatikoa. Baliteke konputagailu batek bezeroren eta
zerbitzariren eginkizunak alde berean egitea.
Zerbitzurik arruntenak:
Fitxategi zerbitzaria: sistema eragilean karpeta bat
konpartitzean eta beste ordenagailu bateko erabiltzaile batek
karpetako fitxategiak atzitu ahal izatea.
Web zerbitzaria: Apache eta Microsoft IIS dira web zerbitzua
eskaintzen duten aplikazioak komertzialak.
FTP zerbitzaria
1. Bezero deitzen diren programen eskaerei erantzuten dien programa edo
aplikazio informatikoa exekutatzen ari den konputagailua.
Konputagailu hau ordenagailu pertsonal (PC), PDA, sistema nagusi (
mainframe) , miniordenagailu edo sistema oso bat izan daiteke. Hala
ere zerbitzu hauek bakarrik eskaintzeko konputagailu espezialduak
daude.
Zerbitzari bat ez da azken belaunaldiko superkonputagailu bat izan behar.
Zerbitzari bat konputagailu zahar batetik (Pentium II) memoria handiko eta
prozesagailu anitzeko konputagailu ahaltsu batera arte izan daiteke.
Esaterako, Apache web zerbitzari bat osatzeko ez da behar beste munduko
makinarik, sare sarbidea eta Linux sistema eragilearen kontsola modua
(sistema grafiko gabe), Pentium II makina batean instalatu eta exekutatzen
da.
1. Konputagailu bereko prozesu bati erantzuten dion beste prozesu bat
ere zerbitzari izenda daiteke. Bezero-zerbitzari komunikazio ereduan
ez da beharrezkoa bi konputagailu izatea.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago