[itzul] Ocupabilidad

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 25, 09:28:41, CEST 2007


Espainiako Enplegu Erakundeak (INEM delakoak) 'índice de ocupabilidad' izeneko adierazle bat sortu du. Haren bitartez, langabe batek lanpostu bat lortzeko duen probabilitatea neurtu nahi dute. Horretarako lau aldagai hartzen dituzte kontuan: lanik gabe iragan duen denbora, zer esparru geografikotan bilatzen duen, eskatzen duen lanbideen kopurua eta diru laguntza jakin batzuk jasotzen ote dituen.

 

Euskaltermen badago 'okupazional' bat eta hortik 'okupabilitate indizea' sor daiteke burua gehiegi nekatu gabe. Hala ere, euskaraz 'lan' da esparru horretan gehien erabiltzen den erroa. Elhuyarren badago 'langiletasun' terminoa, 'condición de trabajador' adierazten duena. Hortik abiatuta astakeria handia izango zen 'langilegaitasun indizea' edo 'landungaitasun indizea' asmatzea? 

 

Iritzirik edo proposamenik? Eskerrik asko zuen pazientziagatik.

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago