[itzul] Ocupabilidad
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 25, 09:44:53, CEST 2007
Lanean hasteko edo lanpostua aurkitzeko duen probabilitatea bada, laneragarritasun-indizea?
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 25 de mayo de 2007 9:29
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Ocupabilidad
Espainiako Enplegu Erakundeak (INEM delakoak) 'índice de ocupabilidad' izeneko adierazle bat sortu du. Haren bitartez, langabe batek lanpostu bat lortzeko duen probabilitatea neurtu nahi dute. Horretarako lau aldagai hartzen dituzte kontuan: lanik gabe iragan duen denbora, zer esparru geografikotan bilatzen duen, eskatzen duen lanbideen kopurua eta diru laguntza jakin batzuk jasotzen ote dituen.
Euskaltermen badago 'okupazional' bat eta hortik 'okupabilitate indizea' sor daiteke burua gehiegi nekatu gabe. Hala ere, euskaraz 'lan' da esparru horretan gehien erabiltzen den erroa. Elhuyarren badago 'langiletasun' terminoa, 'condición de trabajador' adierazten duena. Hortik abiatuta astakeria handia izango zen 'langilegaitasun indizea' edo 'landungaitasun indizea' asmatzea?
Iritzirik edo proposamenik? Eskerrik asko zuen pazientziagatik.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago