[itzul] Maquila

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Or, Maiatza 25, 11:28:22, CEST 2007


Barkatu, baina bidali eta berehala konturatu naiz 'enpresa
makilatzailea' arriskutsua izan daitekeela (makilaz langileen bizkarrak
berotzen dituen enpresa dela ulertu daitekeelako), 'makilatu' jipoituren
baliokidea izan daitekeelako.

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 25 de mayo de 2007 11:14
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Maquila

Bai. Horrela idatzita. Ez dauka zer ikusirik abestian aipatzen den
euskaldun makilarekin. 

 

Goiko hura Mexikon eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetan oso hedatuta
dagoen lantegi mota bat da, lan esku handia behar duena eta soldata
apalak ordaintzen dituena. AEBetako enpresek erdi landuta dauden
ekoizkinak enpresa hauetara bidaltzen dituzte, beraietan ekoizpen
prozesuaren atal bat egin eta gero berriro itzultzen dituzte AEBetara,
hurrengo atalak egiteko.

 

Hastapenetan ehungintzan aritzen omen ziren, baina gaur egun manufaktura
askotara hedatu da lan egiteko modu hura.

 

Aurreko guztia esanda, bere horretan utzi beharko genuke ditxosozko
hitza, ingelesez egiten den bezala, edo 'makila' idatzi beharko genuke?
Empresa maquiladora adierazteko enpresa makilatzailea edo
maquilatzailea?

 

Ea laguntzen didazuen termino 'makillatzen'!

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago