[itzul] empresa anunciadora
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Maiatza 30, 11:02:52, CEST 2007
Zer esan nahi du <<Responsable empresa anunciadora>> esaldiak?
Dirudienez, nik txarto ulertu izan dut orain arte. Uste nuen <<empresa
anunciadora>> kartelak hormetan itsasten dituen enpresa dela, baina esaldiak
ez omen du hori esan nahi. Esaldi horrek esan nahi omen du erantzukizuna
kartelean iragarrita agertzen den enpresak duela, alegia, publizitatea
ordaintzen duenak.
Publizitatea ordaintzen duenari <<iragarle>> esaten zaio. Beraz,
honela ipin liteke: <<Erantzukizuna, iragarleak>>.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago