[itzul] EIZIEren ingelesezko izena

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Maiatza 30, 16:24:44, CEST 2007


Arratsalde on:

Eztabaidagune honetan ingeles hiztun eta terminologo onak badirela
aprobetxatuz, hona hemen EIZIEren webgunearen ingelesezko orriak
ikusita piztu zaidan zalantza. Hor, honela ageri da EIZIEren izena:

    Association of Translators, Correctors and Interpreters
    of Basque Language

Oker ez banabil, «Corrector» ez dute horretarako erabiltzen ingelesez,
eta horren ordez «Editors, Proofreaders» beharko luke izan (euskarazko
«zuzentzaile» terminoa bi hitz horiekin ematen baitute ingelesez):

    Association of Translators, Editors, Proofreaders and Interpreters
    of Basque Language

Ez al da hala?

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago