[itzul] EIZIEren ingelesezko izena
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
Ast, Maiatza 31, 10:34:18, CEST 2007
Kaixo, Gotzon:
>Ez dut uste hain garbi dagoenik: zer egiten du «proof(-)reader» batek,
>itzulpenak zuzendu itzulpengintzaren ikuspegitik, ala ortotipografiaren
>ikuspegitik?
Inprenta probak zuzentzen dizkik, hainbat hiztegitan ikusi ahal izan
dudanez.
Gainerakoan, oker ez banabil, «editor» duk terminorik erabiliena, ingelesez,
gure «zuzentzaile» terminoak adierazten duen hori adierazteko. Bidali duan
Wikipediako sarrera ikusita, _Plain English_ delakoan hainbeste arbuiatzen
duten latinismo jaso(egi) horien kutsua hartzen zioat «corrector» hitza
horretarako erabiltzeari.
Bestalde, nahiz eta badakidan Googlerekin aritzea arriskutsua dela oso,
horretara jolasten hasita...
translator + corrector = 116.000 orri
translator + editor = 1.460.000 orri
(Ingelesezko orrietan eginiko bilaketak.)
Eta, hara, beste hau ere ateratzen zaidak:
association + translators + correctors = EIZIE (mila bilder, baina
EIZIE beste elkarterik ez diat ikusten, bere izenean modu nolabait ere
ofizialean «correctors» jarri duenik)
Beste itzultzaile eta zuzentzaile elkarterik ez al da, bere burua
definitzeko «correctors» darabilenik? Zer pentsatua ematen dik horrek...
Eta, «editors» darabiltenak badirela ikusita...
Googleko jolasak jolas, nire asmoa, dena dela, zalantza piztu eta
eztabaidaren suari so gozatzea eta ikastea huan, eta bide horretatik EIZIEri
ekarpentxoa egitea. Beude hor datuok, erabakia hartu behar duenak, erabakia
hartu behar badu, dagokion erabakia har dezan.
Hurren arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago