[itzul] EIZIEren ingelesezko izena
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Maiatza 31, 08:05:52, CEST 2007
> Association of Translators, Correctors and Interpreters
> of Basque Language
>
> Oker ez banabil, «Corrector» ez dute horretarako erabiltzen ingelesez,
> eta horren ordez «Editors, Proofreaders» beharko luke izan (euskarazko
> «zuzentzaile» terminoa bi hitz horiekin ematen baitute ingelesez):
Ez dut uste hain garbi dagoenik: zer egiten du «proof(-)reader» batek,
itzulpenak zuzendu itzulpengintzaren ikuspegitik, ala ortotipografiaren
ikuspegitik?
Beste hitz asko erabili ohi dira ingelesez, nik dakidala, testu
zuzentzailea adierazteko: «reader», «editor», «scopist», «copyreader».
Googlen «translator corrector» bilatzen baduzu (aipu markarik idatzi
gabe) ingelesezko orrietan soilik, 116.000 erreferentzia ageri dira. Ez
dira gutxi. Horietako batean, pasarte hau irakur daiteke:
«Mr. Marriott did most of the literary drudgery, as translator,
corrector, and proof-reader, with untiring fidelity and painstaking zeal
till he was struck down by paralysis in 1855».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago