[itzul] Muskuluen izenak

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 31, 17:23:30, CEST 2007


"recto anterior" hori nongoa da?

<músculo recto anterior del abdomen> baldin bada, hau da, <musculus rectus
abdominis< bada, euskaraz, <abdomeneko muskulu zuzena>.

<bucinador>, hau da, <musculus buccinator>; euskaraz, <muskulu
bukzinatzailea>.

Non kontsultatu?
"Giza anatomiako poltsiko-atlasa" nazioarteko nomenklaturan oinarritua,
Heinz Feneis, Jabier Agirrek euskaratua eta Elhuyarrek argitaratua. Liburu
horretatik atera ditut (latina-euskara da).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

(besterik behar baduzu, nahi baduzu, mezu pribatuan bidali eta saiatuko naiz
erantzuten)



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Lasheras
Enviado el: jueves, 31 de mayo de 2007 16:47
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Muskuluen izenak



  Arratsalde on:

  Anatomiari buruzko testu batekin ari naiz eta
zenbait muskuluren izenekin bueltaka nabil:

  recto anterior

  bucinador

 Ba al daki inork muskulu horien euskarazko izena zein
den? Bestalde, badakizue anatomiaren inguruko
euskarazko izenak non kontsulta daitezke (euskaltermez
aparte)?

  Eskerrik asko.

   Amaia



____________________________________________________________________________
________
¡Descubre una nueva forma de obtener respuestas a tus preguntas!
Entra en Yahoo! Respuestas.
http://es.answers.yahoo.com/info/welcome




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago