[itzul] Mugagabea ikasi behar
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Aza 5, 16:16:15, CET 2007
"Bost enpresek jaso dituzte Jaurlaritzaren diru laguntzak...", "Berrogei
pertsonek hartu dute parte inaugurazio ofizialean..."... eta antzekoak
entzuten dira irratian. Betiko entxufatuak direla ulertzen dut nik
horrelakoetan, beste testuingururik ezean. Baina lehengoan "Zein euskal
kantari adunarrak...?" entzun nuen, eta hori ez dago ez den moduan
ulertzerik, nahita ere: hori oker dago, euskara batuan behintzat
(baliteke gipuzkeraz zuzena izatea, inork argitzerik baleuka...).
Joan den astean suzko lukia kargatu nuen etxeko ordenagailuan eta
ongietorria eman zidan, hara nola: "Web bidezko esperientzia
gustagarriago batez gozatzeko milioika pertsonek Firefox erabiltzera
aldatzearen arrazoia ezagutzera zoaz". Pertsona horiek guztiak nor diren
jakiteko aurrekaririk ez neukan eta jakin gabe nago oraindik nor diren
milioika pertsona ezagun edo aipatutako horiek.
Kontua da zabaltzen ari dela mugagabearen erabilera oker hori, eta
hiztun kualifikatuen artean gainera: horregatik da larria eta
larritzekoa. Tira, ba, zuzen esanda honela da (esan beharrik ez balego
ez nuke esango, baina...):
Bost enpresak: "Bost enpresak jaso dituzte Jaurlaritzaren diru
laguntzak..."
Berrogei pertsonak: "Berrogei pertsonak hartu dute parte inaugurazio
ofizialean..."
Zein adunarrek: "Zein euskal kantari adunarrek...?"
Milioika pertsonak: "Web bidezko esperientzia gustagarriago batez
gozatzeko milioika pertsonak Firefox erabiltzera aldatzearen arrazoia
ezagutzera zoaz".
Badago irratiko inor zerrenda honetan? Edo haien lagunik?
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago