[itzul] zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
Lar, Aza 17, 17:06:23, CET 2007
Wikipedian dauden izen gehienak Euskaltzaindiaren 38. eta 70. arauetan
ere agertzen dira, eta bertatik hartutakoak dira. Agertzen ez diren
gutxi batzuen izenak sarean eta aukera izan dugun erreferentzietan
bilatu ditugu; guk ez geneukan EIMAren liburuxka horren berri, eta
horrexegatik ez dugu bertara jo. Dena dela, bila aritu naiz, eta ez dut
sarean ezer aurkitu. Inork horretaz zerbait baldin badaki, eskertuko
nuke jakinaraztea.
Fidakortasunari dagokionean, inork akatsik ikusi badu, eskertuko nuke
horretaz jakinaraztea, edo zuzenketa egitea, Wikipedia guztion artean
egiten baitugu fidagarri.
Bestela, Wikipediako izenak erabakitzerakoan beti saiatzen gara
Euskaltzaindiaren arauak eta existitzen diren erreferentziak jarraitzen,
Frantziako departamenduen arauan egin zuten eguneraketa kaxkarra salbu.
Arkaitz
Amaia Lasheras(e)k dio:
> EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin
> batera datorren CDan aurkituko dituzu horietako
> gehienak. Uste dut Interneten ere lor daitekeela
> liburuxkaren edukia (eta CDarena), baina ez naiz
> helbideaz oroitzen. Nire ustez, Wikipedian agertzen
> diren izenak baino fidagarriagoak dira horkoak.
>
> Amaia
>
>
>
> ______________________________________________
> Pregunta, Responde, Descubre.
> Comparte tus consejos y opiniones con los usuarios de Yahoo! Respuestas
> http://es.answers.yahoo.com/info/welcome
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago