[itzul] Donostiako Udalean aritzen direnentzat
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua telefonica.net
Iga, Aza 18, 10:36:10, CET 2007
Zerbitzuaren izena, generikorik gabe, "ADINEKOAK ETA EZGAITASUNA" izango da,
baina, nire ustez, ez da zuzena "zerbitzu" hitz generikoa erantsitakoan hura
bere horretan uztea: "ADINEKOAK ETA EZGAITASUNA ZERBITZUA".
"ADINEKOEN ETA EZGAITASUNAREN ZERBITZUA" edo atzizkiz lotutako beste
bertsioren bat behar du, eta gainera bi osagaiei (ADINEKOAK ETA EZGAITASUNA)
atzizki bana jarriz, bata plurala eta bestea singularra izaki.
Hitz elkarketaren bide hau ere ez da egokia, nire ustez: "ADINEKO ETA
EZGAITASUN ZERBITZUA", lehen bi osagaiek buru den "zerbitzu"rekin lotura
desberdina baitute.
Ondo izan
Joxe Mari Berasategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Enviado el: viernes, 16 de noviembre de 2007 9:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Donostiako Udalean aritzen direnentzat
Servicio de Personas Mayores y Discapacidad.
Lehen beste modu batean antolatuta zeuden zerbitzu batzuk berrantolatu
ondoren sortu den zerbitzu berria da, eta, behar bada, horregatik ez da
oraindik ia inon ageri:
ADINEKOAK ETA EZGAITASUNA ZERBITZUA
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago