[itzul] ER: zenbait herrialderen izenak euskaraz

mmorris mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Aza 19, 23:53:33, CET 2007


Ez nuen izenburua idatzi eta bere horretan utzi nuen. Barkatu, aldatu  
behar izan nuen, nik idatzi banuen ere. Barkatu. Hala ere, auzi hori  
dago, eztabaidatzeke. Pena da. Antza denez, hau ez da leku egokia  
horretarako.

Ondo izan guztiok

On 07-aza-19, at 10:47, Juan Garzia Garmendia wrote:

> Eta, bide batez, eta eskuliburuetara jo beharrik gabe, (inork ez al  
> du esan
> behar?; non zaude, Jon?), mezuaren izenburuko "zenbait herrialdeen"  
> hori
> euskararen gramatika arruntak berak debekatzen du noski. Alegia,  
> askotan
> bezala, bonbila baten kolore-ñabarduraz bizi-bizi eta bero-bero
> eztabaidatzen ari garen bitartean (toponimo bat), oinarrizko sistema
> elektrikoak egiten digu huts (joskerak), gu beste alde batera begira
> gaudela.
>
> Altubek iragarri zigun gaitza hori, eta horra: gero eta hitz
> jator-txukunagoz, gero eta hizkuntza zabarragoa darabilgu, eta  
> hitzaren
> profesionalok gerok ere ardurarik ez.
>
> Tira: pentsa dezagun tekla baten hutsa dela, eta ez neurona batena.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: gegia a bildua gipuzkoa.net
> Bidalia: igandea, 2007.eko azaroak 18 09:22
> Nora: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] zenbait herrialdeen izenak euskaraz
>
>
>> EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin
> batera  datorren CDan aurkituko dituzu horietako
> gehienak. Uste  dut Interneten  ere  lor  daitekeela
> liburuxkaren  edukia (eta  CDarena), baina ez naiz
> helbideaz oroitzen.
>
>
> Onomastika liburuxka:
> http://tinyurl.com/2y6oem
>
> Onomastika zerrendak:
> http://tinyurl.com/2exr6k
>
> Biak EHUko Euskara Zerbitzuaren webgunearen barruan dira:
> http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-11752/eu
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago