[itzul] Cuña de radio
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Aza 20, 08:20:26, CET 2007
> Kaixo: nola eman dezaket hori euskaraz? Ez da iragarki publizitarioa
> (komertziala), baizik eta sentsibilizazio-kanpaina batekoa.
Zertan bereizten ote dira? Batak hipoteka edo esneki bat saldu nahi
duela, eta besteak «haizea» (=elkartasuna, kontzientzia, jarrera,
jokabidea...)?
Bi-biak iragarki direla esango nuke. Hori ez bada nahikoa, irrati eta
publizitate munduko jendeari entzun izan diot inoiz «ziri» esaten, oso
iraupen laburreko iragarkiei esateko; 3000 hiztegiak ere jasotzen du.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago