[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
As, Aza 20, 15:57:06, CET 2007



«Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean» idatzi dudan 
tokian, irakur bedi «Endotoponimoak eta exotoponimoak bereizteaz den 
bezainbatean», beheko testuan (eta «besteak beste», letra xehearekin).



----- Original Message ----- 
From: "Aixe, S.L." <aixe a bildua ctv.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 20, 2007 2:01 PM
Subject: [itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?



>Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
>iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
>aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.

Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har, hori
da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat emaitza,
idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula itzuli da», «Aljerra
doa»...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.

Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina oraingoa
ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan begiratzen
aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut emaitza
xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: «Laskuneko eta Arizkungo
kaleetan ibili ginen» (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
batera. Argigarriagoa zait «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen»
(Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).

Horra hor beste iritzi bat.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago