[itzul] ER: Hika

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Aza 21, 15:00:20, CET 2007


Barkatu, Bakartxo, esan eta esan ari zara, baina ez dakit zer esan nahi
duzun azkenean.

Uste dut ondo adierazi dutela zein den usadiozko erabilera, eta mesede
eskasa egiten diola "kausa"ri hori ukatzeak. Uste dut zuzenagoa, zuhurragoa
eta eraginkorragoa dela esatea, hala iritziz gero, edonork egin diezaiokeela
kontra usadioari, bere erabilera partikularrean eta are besteentzako
proposamen modura, izaki guztiak (hi) eta norberaren baitako plaza
(auto-alokutiboa?) no bihurtuz. Erabilera partikularrak, horratik, erabilera
partikular.

Gure amak, hala ere, horretaz ideologikoki konbentzituko balitz, esango nuke
ezingo liokeela agindu bere buruari zuzenean noka baina bestela bere
baitarako toka egiten ez jarraitzea.

Bide batez, eta ez dut uste kontsolagarri modura hartzeko bakarrik denik,
hikako tratamendua aztertu dutenek ez dute jotzen toka maskulinotzat bere
erabilera horietan guztietan. Badakit eztabaidagarria dela, eta, nolanahi
ere, zaku berean sartuta daudela formalki, tokaren "neutro"tasun edo
"markatugabe"tasun horretan maskulinotasuna eta gainerako guztiak (emakumeak
izan ezik, hain zuzen), baina hori ere kontuan hartu behar da: alegia,
zuhaitz bati edo erreka nahiz mendi bati, edo (harrapazank) jainkoari hika
zuzentzen gatzaizkionean, "euskalduntasun jatorrez" ez genituzkeela
irudikatu behar maskulinotzat.



-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Arrizabalaga, Bakartxo
Bidalia: asteazkena, 2007.eko azaroak 21 14:21
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika


Norekin ere ari garen ez ote da zuk aipaturikoa ere?
Bakartxo

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Xabier Mendiguren
Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 14:06
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika

Hiztunak usadio zaharrak aldatzeko duen eskubidea ukatu gabe, orain
arteko erabilera Xabierrek esandakoa izan da, alegia, emakumeak
bakarrizketan toka egitea.

Norbaitek esan liezadake, eta arrazoiarekin gainera: zer dakizu zuk
emakumeen bakarrizketak nolakoak diren?

Liburuetako aipuetara jo gabe, etxeko adibideak ekarriko ditut: makina
bat aldiz aditu izan dizkiot amari halakoak: "Hau ez zegok ba ondo".
Eta ez nirekin ari zelako. Konparazio baterako, bere ahizpekin
hizketan: "Nire artean esan ninan: berandu iritsiko nauk".

X.

El 21/11/2007, a las 13:36, Arrizabalaga, Bakartxo escribió:

> Norekin ere ari garen ez ote da zuk aipaturikoa?
> Bakartxo
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Aixe, S.L.
> Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 13:29
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Hika
>
>
>
> > Orain arteko euskaran noka egin ditudan
> > bakarrizketak balio izan zaizkit, ordea.
>
> Orain arteko euskaran, emakumeen erabilera hau izan da, bakarrizketan:
>
> - Solaskidea bere burua denean: «Baina, baina... zer egin dun? Komeriak
> izango ditun orain, hau konpontzen... Plater hauek ez ditun merkeak.»
>
> - Solaskide jakinik gabe ari denean: «Komeriak izango dizkik behorrak,
> zauri
> horrekin. Zerbait pentsatuko beharko diat, albaitaria ekartzeko.»
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> 01009 GASTEIZ
>
> Tel.: (+34) 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net
> <aixe a bildua ctv.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago