[itzul] Hika
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 21, 15:10:03, CET 2007
Bazkaltzen ari nintzela, balio ez horren salbuespena etorri zait gogora:
emetasuna markatu nahi denean erabiltzen da kasu horietarako ere noka, dela
helburu poetikoarekin («Baina nik, hizkuntza larrekoa, nahi haunat ere
noranahikoa»), dela eguneroko erabilera arruntean.
Hau da, solaskidearen sexua markatua ez duten erabilera guztietarako, toka
egitea izan da orain arteko legea (euskaraz primeran eta gaztelaniaz baldar
moldatu den jendea izan duen azken belaunaldira bitarteko erabileraz ari
naiz).
Hitanoaren ikuspegitik, izaki sexugabeak gara, nonbait, gizonezkook.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Aixe, S.L.
Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 13:13
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika
> gauza bera esan genezake nokari buruz, alegia,
> gizonekin ez beste guztiekin mintzatzeko balio
> duela, ala ez?
Lehen esandakoa ezezka jarriko dut, argiago gera dadin. Orain arteko
euskaran, behinik behin (gerora, hiztunek erabakiko dute, orain are erabaki
duten bezala), nokak ez du balio animaliekin hitz egiteko, ez du balio
bizigabeekin hitz egiteko, ez du balio solaskide jakinik gabeko
bakarrizketarako (bakarrizketan ari dena emakumezkoa izanda ere). Eta,
jakina, ez du balio gizonezkoekin aritzeko. Horietarako guztietarako, toka.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago