[itzul] Berriz ere Donostiako Udalekoentzat

Joseba_Urzelai a bildua donostia.org Joseba_Urzelai a bildua donostia.org
Ast, Aza 22, 13:04:25, CET 2007






Departamentos de Urbanismo, Proyectos y Obras, Parques
y Jardines, Juventud y Mantenimiento Urbano.
Gabinete de Alcaldía.
***************************************    ********************************

  Beste ezer baino lehen, barkatu erantzunaren atzerapena.

  Eskuartean  duzun testua nondik norakoa den ez duzu aipatzen, baina, zure
  eskaeran  denak  departamentu  bezala  agertzen badira ere, Udalean ez da
  batere   ohikoa   departamentu   sailkapena,  batez  ere,  zuzendaritzak,
  zerbitzuak, atalak eta bulegoak daude bakoitza bere izenarekin.

  Donostiako  udalean  departamentuaren  kontzeptua  eta izendapena barruko
  kontabilitaterako   soilik   erabiltzen  da,  eta  hor  izendatzen  diren
  esparruek,   berez,   ez   dute   inolako  lotura  esturik  zuk  aipatzen
  dituzunekin.

  Bestalde,  zuk  departamentu  gisa  aipatzen  dituzun  horien izenak ere,
  hainbat kasutan, luzeagoak dira, osagai gehiagorekin.
  (Esaterako:   Gazteria,   Hezkuntza,   Lankidetza,  Giza  Eskubideak  eta
  Berdintasuna).

  Beraz, zaila izan daiteke eskatzen duzuna bete-betean erantzutea.

  Aipatzen   dituzun   horietatik   hurbil   daudenak   honela  ageri  dira
  organigraman  (kasu  batzuetan zuzendaritzak izango dira eta beste batean
  zerbitzuak edo atalak):

  Urbanismo          Hirigintza, Planeamendua eta Etxebizitza
  Proyectos y Obras  Proiektu eta Obrak
  Parques  y  Jardines  Parke eta Lorategiak (Hiri Mantentze eta Zerbitzuak
  izeneko zuzendaritzaren barruan)
  Juventud            Gazteria,  Hezkuntza, Lankidetza, Giza Eskubideak eta
  Berdintasuna
  Mantenimiento Urbano  Hiri Mantentze eta Zerbitzuak
  Gabinete de Alcaldía  Alkatetzaren Kabinetea

  Beharbada,  ez da erraza argibide hauek zure premietara egokitzea, baina,
  zaila da baita ere eskatzen duzuna izen ofizialekin erabat lotzea.

  Sarritan,   izen   ofizialak  luzeak-edo  direlako,  modu  laburtuan  edo
  moldatuan   erabiltzeko   joera   nagusitzen   da  (hainbat  txostenetan,
  egunkarietan, etab.), eta horrek ere eragiten ditu honelako zalantzak.








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago