[itzul] ER: "X es a C lo que N es a Y"

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 27, 18:01:51, CET 2007


Esapide hori, jatorriz, matematikako "A es a B como C es a X" "hiruko
erregela" delakoren moldekoa da. Ikerketa eta galdeketa luze-zabal bat egin
behar izan nuen itzulpen baterako, ea matematikariek nola esaten duten hori
euskaraz, eta ez nuen lortu gauza garbirik. "Arbelean irudikatu bai, baina,
esan, ez dugu esaten" izan zen erantzunik argienetariko bat. Gero esango
dute ez diegula kasurik egiten espezialitateetako euskaldunei...

Ia lotsatu egiten naiz esaten honela eman nuela, begirale teknikoaren
baimenarekin, euskarazko joskera sinesgarri batera ekarri beharrez: "Aren
eta Bren artean dagoen proportzio bera dago Cren eta Xen artean".

Hala ere, Marxenak ez du "ezezagun"ik (inkognitarik), eta ez da ari
kopuruekin, eta errazago eman liteke:

"justizia militarra justiziarekiko zen den, horixe da musika militarra
musikarekiko"

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Arkaitz
Bidalia: astelehena, 2007.eko azaroak 26 15:08
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] "X es a C lo que N es a Y"


Adibide moduan, Marxek zioen hura: "la justicia militar es a la justicia lo
que la música militar es la música". Horren antzeko esamoldeak zelan ipiniko
zenituzten?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago