[itzul] ER: "X es a C lo que N es a Y"
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Aza 29, 16:12:14, CET 2007
Zoritxarrez, Patxi, ez nuen zurerik ikusi (ez dakit ordurako argitaratua zen), eta kontsultatu nituenek ere ez zidaten aipatu hor egon zitekeenik.
Dena dela, zure azalpenetik ateratzen dut zeuk ere asmatzen ibili behar izan zenuela, hots, zuretzat ere ez zegoela aurretik finkatua. Nirea erabilera puntual bat izan zen, eta zurea (eta matekariena, oro har) sistematikoagoa izan behar du. Ea noizko dugun, bide batetik zein bestetik, forma normalizatu(ago) bat. EIMAn ere abiatua da halako kontuetarako lan-talde bat.
Nireari dagokionez, formula batean nahiz bestean (ziur asko arrazoia izango duzu, baina ez dut oraindik ikusten), nik berdintzatzat hartzen dut kontua, eta, beraz, alderantzigarritzat:
A/B = C/X zein C/X = A/B
Uste dut erdarazko "como" hori literalkiegi hartzetik datorrela egiten duzun interpretazio hori (komparatibo arrunta balitz bezala). Alegia, ez dagoela hor "¿*cómo es A a C?". Eta, beraz, erdarazko ABCX ordena hurrenkera horretan dela naturalagoa euskaraz ere, biak izanagatik, esan bezala, sinonimo. ("La vida es como un camino" eta "Un/el camino es como la/una vida" benetako konparazioak ez dira noski sinonimo).
Hala ere, ikusten ez dudan zerbait egon daiteke, eta gustura hartuko ditut zure argibideak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Angulo
Bidalia: osteguna, 2007.eko azaroak 29 10:59
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] "X es a C lo que N es a Y"
Kaixo, denoi:
Arkaitzek egin duen galderari erantzun nahi nioke, matematikariok
tankera horretako espresioak erabili erabiltzen baititugu.
Arkaitzek "X es a C lo que N es a Y" esaldia itzultzeko laguntza
eskatu du; eta horren parean "la justicia militar es a la justicia lo
que la música militar es la música" idatzi du adibide gisa.
"Euklides. Elementuak" (2005) liburuan hamaika aldiz agertu zitzaidan
esamolde hori bera, baita mendeko esaldietan ere, eta, buelta asko
eman ondoren, horrela eman nituen:
Esaldi nagusietan:
"... hortaz, E Grekiko nolako, halako da F Hrekiko."
"Zirkuluak beren diametroen karratuak bezalakoak dira elkarrekiko."
eta mendekoetan:
"... lehenengo magnitudeen artean lehenengoa azkenarekiko den
bezalakoa denean lehenengoa azkenarekiko bigarren magnitudeen artean."
"Nik diot ezen E Grekiko den bezalakoa dela F Hrekiko."
"Baina A Brekiko den bezalakoa denez C Drekiko,..."
"Bada, izan bedi C Drekiko A Brekiko den bezalakoa;..."
"..., E ez da izango Grekiko F Hrekiko den bezalakoa."
Adibide horiek SENEZ 30 (2006), orr. 129-130, aldizkarian agertzen
dira, beren testuinguruan, itzulpenari buruz argitaratu nuen artikuluan.
Portzierto, deskuido bat izango da, noski, baina Juanek emanda bezala,
alderantziz ulertzen dira bi esaldiak. Izan ere,
"Aren eta Bren artean dagoen proportzio bera dago Cren eta Xen artean".
"justizia militarra justiziarekiko zen den, horixe da musika
militarra musikarekiko".
baino,
"Cren eta Xren artean dagoen proportzio bera dago Aren eta Bren
artean".
"musika militarra musikarekiko zer den, horixe da justizia militarra
justiziarekiko"
behar du, ez da? Aren eta Bren erlazioaz ari gara, eta besteen arteko
erlazioarekin alderatzen dugu. Eta gauza bera justizia militarraz ari
garenean.
Besterik gabe,
Patxi Angulo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago