[itzul] Firefox 3ko terminoak
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Aza 30, 11:50:59, CET 2007
Egun on,
Azken asteotan Librezalen[1] Firefox web nabigatzailearen 3.
bertsioaren itzulpena osatzen gabiltza eta termino batzuei buruzko
iritzia eskatzera gatoz.
Nola itzuli?
* crash
programa ezustean amaitu dela adierazten du. Erlazionatuta: crash reporter
Unean erabilitako hitza: kraskadura
* file hash
fitxategiaren egiaztapenerako erabiltzen den ikur eta zenbakien
segida, zeina funtzio matematiko bat aplikatu ostean lortzen den.
* resizer
elementu baten (tresna-barra bat, kasu) neurria aldatzeko balio
duen interfazeko kontrola.
* refiling
Katea: Error refiling the key for this certificate.
Propoposamena: Errorea ziurtagiri honen gakoa berriz betetzean (ez
nau guztiz asetzen)
* baggage
Katea: error while creating baggage object
Aurkitutakoa: Ekipaje, kontsigna, bagaje.
Ez dakit zer ipini egia esateko
Hau ala bestea?
* encrypt
Enkriptatu (egungo terminoa) ala zifratu?
* Wizard
Laguntzailea (egungo terminoa) ala morroia (hainbat lekutan erabilia)?
* Caret browsing:
"Caret" nabigazioa ala Kurtsore bidezko nabigazioa?
F7 sakatzean, uneko orrian kurtsore bat ezartzen da eta testua
editatzen ari bagina bezala jokatzen du nabigatzaileak.
Eskerrik asko aldez aurretik,
Julen.
[1] http://www.librezale.org/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago