[itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan

aua a bildua ivap.es aua a bildua ivap.es
Or, Urr 5, 13:03:46, CEST 2007


Ba, ez nago ziur, Txema; baina, kasu horretan, ez dut uste helbide horiek testu josi baten barruan daudenik... Nik ez dut horrelakorik ikusten: ez dut inolako joskerarik ikusten hor... Beraz, aurreko irizpideari jarraituz, izen ofiziala erabiliko nuke, toki-egunetan bezala.

Ondo ibili,

Aitor

PS: irizpide hori ezarri zutenek, ziurrenik, "Donostia-San Sebastiángo" eta horrelako aldrebeskeriak saihestu nahiko zituzten, eta horregatik gomendatu dute testu barruan izen ofizialik ez erabiltzea.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de txema
Enviado el: ostirala, 2007.eko urriak 5 12:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan

Mila esker berriz ere, Aitor, baina barkatuko didazu pelmada: eta, betiere
testu barruan, horrelako egitura desberdin samar honetan ere, logika edo
prozedura berari eutsiko al zenioke.
Adibidez:
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila -Udalekin batera- elikagaien
segurtasunaren arloan eskuduna da eta elikagaiak produzitu, landu, banatu
edo hornitzen dituzten industria, establezimendu edo instalazioen
osasun-kontrola gauzatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila eskuduna da
nekazaritzako elikagaien jatorrizko kalitatearen arloan.
OSASUN SAILA
Donostia, 1
01010 VITORIA/GASTEIZ
Tel.-zk.: 945 01 80 00
Fax-zk.: 945 01 93 01
www.osasun.ejgv.euskadi.net/r52-2536/eu/

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILA
Donostia, 1
01010 VITORIA/GASTEIZ
Tel.-zk.: 945 01 80 00
Fax-zk.: 945 01 99 37
www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-382/eu/

Hor ere bai, euskal era arautuarekin nahiko?

---- Original Message -----
From: <aua a bildua ivap.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, October 05, 2007 12:37 PM
Subject: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan


> Bai, nire ustez, zilegi da, helbide horiek testu barruan baitaude...
> Izen ofizialak, lehen esan bezala, toki-egunetan bakarrik erabiltzen
> ditugu... Adibidez,gaurkoa:
>
> Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 5a.
>
> Ondo ibili,
>
> Aitor
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de txema
> Enviado el: ostirala, 2007.eko urriak 5 12:31
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan
>
> Eskerrik asko zure erantzunagatik, Aitor; baina, bide batez, zure
> erantzuna
> baliatuz, adierazi ditudan kasu horietan nola itzuliko zenuke? Zilegia
> iruditzen al zaizu Gasteiz, Donostia eta Bilbo jartzea helbide
> horietarako?
>
> ----- Original Message -----
> From: <aua a bildua ivap.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, October 05, 2007 12:03 PM
> Subject: Re: [itzul] Herri (hiri)-izenak testu barruan
>
>
> > IVAPen, toki-egunak idazterakoan, udalerrien izen ofizialak erabiltzen
> > ditugu beti, hala baitago ezarria gure estilo-liburuan... Testu
> barruan,
> > berriz, libreago jokatzen dugu, eta udalerriak bi izen baditu, bata
> zein
> > bestea erabiliko dugu, zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz)
> > idazten dugun.
> >
> > Ondo ibili.
> >
> > Aitor Ugarte
> >
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago