[itzul] zalantza
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Urr 10, 15:49:54, CEST 2007
Lehenbiziko aldia baduzu, erantzunik ezean, beharbada
pentsatuko duzu zerbait gaizki egin duzula, eta... Erantzuna
ez oso erraza izatea, horixe da kontua.
Ikusi dut, Interneten, behin bederen ageri dela "Pobreziaren
emetzea", mahai-inguru baten izenburu. Elixabete
Garmendiaren esaldi hau ere ageri da: "Egia berdaderoak
botatzeko enpeinuaren ordez, elkarrizketa emetu eta ematuko
luketen emakumeak". ('ematu'= eztitu, bigundu).
RAEren hiztegiak ez dakar 'feminizar' hitza. Bestalde,
'femenino' batzuen inguruan zerrenda honetan ibilitako solas
batzuk aurkituko dituzu hemen:
http://tinyurl.com/237pxs
Patxi
----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: "Julen Azpitarte (Fundacion EDE)"
<jazpitarte a bildua fundacionede.org>
Norentzat: <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] zalantza
Data: Wed, 10 Oct 2007 12:58:52 +0200
>Aupa!!
>
>
>
>Bidaltzen dudan nire lehen mezua da, ez dakit ondo
>nabilen...
>
>
>
>Nola esan?
>
>
>
>feminización de la pobreza
>
>
>
>
>
>Feminización hori esateko zer erabili?
>
>
>
>Mila esker
>
>
>
>Julen,..
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago