[itzul] zalantza

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Ost, Urr 10, 16:06:10, CEST 2007


Eta 'pobrezia emakumetu'? Emakumea dela iruditzen zait, 'emea' baino gehiago
pobreziak harrapatzen duena, hitz horren arabera.

El día 10/10/07, Patxi Petrirena <altxupere a bildua euskalerria.org> escribió:
>
>
> Lehenbiziko aldia baduzu, erantzunik ezean, beharbada
> pentsatuko duzu zerbait gaizki egin duzula, eta... Erantzuna
> ez oso erraza izatea, horixe da kontua.
>
> Ikusi dut, Interneten, behin bederen ageri dela "Pobreziaren
> emetzea", mahai-inguru baten izenburu. Elixabete
> Garmendiaren esaldi hau ere ageri da: "Egia berdaderoak
> botatzeko enpeinuaren ordez, elkarrizketa emetu eta ematuko
> luketen emakumeak". ('ematu'= eztitu, bigundu).
>
> RAEren hiztegiak ez dakar 'feminizar' hitza. Bestalde,
> 'femenino' batzuen inguruan zerrenda honetan ibilitako solas
> batzuk aurkituko dituzu hemen:
>
> http://tinyurl.com/237pxs
>
> Patxi
>
> ----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
> Nork: "Julen Azpitarte (Fundacion EDE)"
> <jazpitarte a bildua fundacionede.org>
> Norentzat: <itzul a bildua postaria.com>
> Gaia: [itzul] zalantza
> Data: Wed, 10 Oct 2007 12:58:52 +0200
>
> >Aupa!!
> >
> >
> >
> >Bidaltzen dudan nire lehen mezua da, ez dakit ondo
> >nabilen...
> >
> >
> >
> >Nola esan?
> >
> >
> >
> >feminización de la pobreza
> >
> >
> >
> >
> >
> >Feminización hori esateko zer erabili?
> >
> >
> >
> >Mila esker
> >
> >
> >
> >Julen,..
> >
> >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago