[itzul] zalantza

Buhame eijerra (Aitor) aitordunabeitia a bildua euskalerria.org
Ast, Urr 11, 11:37:14, CEST 2007


Egun on, 

Nik neuk ez nioke beldurrik izango "feminizazio" berba
erabiltzeari; batez ere, termino soil moduan erabili behar
izanez gero. 
Bestela, testu gorputzean erabili behar denean gurago nuke
itzulingururen bat egin, ideia azalduz, gero eta emakume
pobre gehiago daudela eta -gizon pobreak baino gehiago
direla (?)- esatea alegia.

pobreziaren feminizazioa
pobrezia feminizatzea
pobrezia emakumeen kontua bihurtzea
pobrezian emakumeak nagusi(tzea)

e.a.

Aitor




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago