[itzul] Euskalbar 3.0

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urr 15, 11:12:43, CEST 2007


Julen Ruiz, Asier Sarasua, Igor Leturia eta Juanan Pereira itzultzaileon 
aliatu indartsuek prestatu eta kaleratu dute Euskalbar 3.0 bertsioa. 
Goitik beherako berritua eman diote gure Euskalbar dontsuari, hainbeste 
ezen ez baititut denak hona kopiatuko. Hauetxek azpimarratuko ditut:

- Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo ezgaitzeko 
hobespena sortu da.
- Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere 
kontsultatzen dira.
- Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio barrari.
- Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da.
- Azalak sortu dira.
- Estatistika lokalak sortu dira.

Begiratu berrikuntza guztiak hemen:
http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/

Bide batez, konpondua dute Elhuyar hiztegiaren kontsulta, eta 
azpisarreretan zeuden arazoak desagertu dira.

Horrez gain, Mozilla-Firefox gunean ofizialki ezarri dute Euskalbar; 
bertatik deskargatu behar da, hemendik aurrera:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811

Gora zuek!


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago