[itzul] Euskalbar 3.0

Iban Arantzabal iarantzabal a bildua goiena.com
Al, Urr 15, 11:46:33, CEST 2007


El 2007, oct 15 , a las 11:12, Gotzon Egia escribió:

> Julen Ruiz, Asier Sarasua, Igor Leturia eta Juanan Pereira  
> itzultzaileon aliatu indartsuek prestatu eta kaleratu dute  
> Euskalbar 3.0 bertsioa. Goitik beherako berritua eman diote gure  
> Euskalbar dontsuari, hainbeste ezen ez baititut denak hona  
> kopiatuko. Hauetxek azpimarratuko ditut:
>
> - Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo  
> ezgaitzeko hobespena sortu da.
> - Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere  
> kontsultatzen dira.
> - Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio  
> barrari.
> - Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da.
> - Azalak sortu dira.
> - Estatistika lokalak sortu dira.
>
> Begiratu berrikuntza guztiak hemen:
> http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/
>
> Bide batez, konpondua dute Elhuyar hiztegiaren kontsulta, eta  
> azpisarreretan zeuden arazoak desagertu dira.
>
> Horrez gain, Mozilla-Firefox gunean ofizialki ezarri dute  
> Euskalbar; bertatik deskargatu behar da, hemendik aurrera:
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811
>



Eta Gotzonek berak egin duen moduan komentario batzuklagatzea ona  
litzateke...

AMOko arautegiak erabiltzaileen komentario positiboak jasotzea  
eskatzen du. Euskalbarren lan-taldeak merezi ditu bai komentario  
positiboak eta baita egindako lanaren errekonozimendua ere.

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/reviews/display/5811

Eskerrik asko Euskalbarlariei.

Iban 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago