[itzul] Euskalbar 3.0

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Al, Urr 15, 12:00:36, CEST 2007


Eskerrik asko bai, zuei, mesede bikaina egiten diguzue-eta gure lanean.
Laxaro

El día 15/10/07, Iban Arantzabal <iarantzabal a bildua goiena.com> escribió:
>
>
> El 2007, oct 15 , a las 11:12, Gotzon Egia escribió:
>
> > Julen Ruiz, Asier Sarasua, Igor Leturia eta Juanan Pereira
> > itzultzaileon aliatu indartsuek prestatu eta kaleratu dute
> > Euskalbar 3.0 bertsioa. Goitik beherako berritua eman diote gure
> > Euskalbar dontsuari, hainbeste ezen ez baititut denak hona
> > kopiatuko. Hauetxek azpimarratuko ditut:
> >
> > - Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo
> > ezgaitzeko hobespena sortu da.
> > - Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere
> > kontsultatzen dira.
> > - Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio
> > barrari.
> > - Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da.
> > - Azalak sortu dira.
> > - Estatistika lokalak sortu dira.
> >
> > Begiratu berrikuntza guztiak hemen:
> > http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/
> >
> > Bide batez, konpondua dute Elhuyar hiztegiaren kontsulta, eta
> > azpisarreretan zeuden arazoak desagertu dira.
> >
> > Horrez gain, Mozilla-Firefox gunean ofizialki ezarri dute
> > Euskalbar; bertatik deskargatu behar da, hemendik aurrera:
> > https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811
> >
>
>
>
> Eta Gotzonek berak egin duen moduan komentario batzuklagatzea ona
> litzateke...
>
> AMOko arautegiak erabiltzaileen komentario positiboak jasotzea
> eskatzen du. Euskalbarren lan-taldeak merezi ditu bai komentario
> positiboak eta baita egindako lanaren errekonozimendua ere.
>
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/reviews/display/5811
>
> Eskerrik asko Euskalbarlariei.
>
> Iban



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago