[itzul] Kontu bi

Mikel Elorza gringo a bildua armiarma.com
Al, Urr 15, 17:43:44, CEST 2007



Zalantza bat, lehena:

NONBAIT deklinatzea "ondo" dago? Arautua dago? Alegia, "nonbaiten", "nonbaitera"...

Eta komentarioa, ETBkoentzat: Atzo "Otra vuelta de tuerca" filmak euskaraz "Bihor bira" izenburua zekarren. Nondik atera zenuten "bihor"?
Izan ere, Henry Jamesen eleberria, nik dakidala film horren izenburuaren oinarrian dagoena, "Koxka bat estuago" itzulia dago euskarara eta argitaratua Igela argitaletxeak. Ez zineten ohartu edo propio jo zenuten beste bidetik?

Jakin-mina da, ez kritika.

Mikel Elorza


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago