[itzul] Partitiboa

Manu López Gaseni josemanuel.lopez a bildua ehu.es
As, Urr 16, 10:52:17, CEST 2007


Mila esker, Ana, kontua argi geratu zait.

Manu

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Ana Morales
Enviado el: astelehena, 2007.eko urriak 15 22:21
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Partitiboa

Kaixo,
   
  niretzat guztiz aitzakiarik gabeak dira egiturok. Edozein "nor" joan
daiteke partitiboan ezezko esaldietan (izenordainak kenduta), aditz
intransitibo baten subjektua izan edo aditz transitibo baten osagarri zuzena
izan. Hona Axularren adibide batzuk:
   
  "Zeren hura guztia Iainkoaganik heldu baitateke, eta ez eneganik faltarik
baizen"
   
  "Dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen"
   
  "Zeren behaztoparik, eroririk, edo eritasunik ez gerthatuagatik ere" 
  
Nik uste, bestalde, esangura desberdina daukala esateak "Gaur ez da umerik
etorri" eta "Gaur ez dira umeak etorri". Uste dut nor indefinitua
adierazteko modu bakarra partitiboa erabiltzea dela.
   
  Ondo-ondo izan
  Ana
   
  
Manu López Gaseni <josemanuel.lopez a bildua ehu.es> wrote:
  Egun on:



Zalantza sortu zait batzuetan entzun/irakurri dudan partitiboaren erabilera
nire ustez okerrarekin, hain zuzen “da” eratako aditzen ustezko subjektuari
erantsia. Adibidez:



Atzo jendea etorri zen, baina gaur ez da jenderik etorri.



Ikastola barruan jada ez dago umerik.



Ezezkoekin bezala, galde esaldietan ere, antzera. Iritziren bat nahi nuke
horren zuzentasunaz. Eskerrik asko.



Manu





       
---------------------------------
Catch up on fall's hot new shows on Yahoo! TV.  Watch previews, get
listings, and more!




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago