[itzul] Partitiboa

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Ost, Urr 24, 09:20:24, CEST 2007


Berandu bada ere, orain akordatu naiz nire ikasleei tarteka gertatzen zaien 
arazo batekin partitiboaren inguruan ezezko esaldietan, eta kontatuko dizut 
horrelakorik ote zenerabilen buruan.

Ezezko esaldi atributiboetan (kopulatibo, edo predikatiboetan edo) 
[subjektua + ez izan (edo) + atributua], ikasleei maiz bururatzen zaie 
partitiboa erabiltzea atributuarekin, eta hori da euskaraz posible ez dena, 
ez? Hau da:

o HODEI EZ DA NAESKA, MUTILA DA
bezalako esaldi bat, euskaldun berriek zenbaitetan, partitiboarekiko 
analogiaz, eta hau erabili nahian, bere jakinduria erakusteko, horrelako 
zerbait bihurtu izan dute esaldia:

o HODEI EZ DA *NESKARIK, mutila da

Edo:
o JORDAN EZ DA GARBIA BERE JOKOAN
o JORDAN EZ DA *GARBIRIK BERE JOKOAN

Noski ez da arazorik subjetuari eransteko partitiboa edo objektuari (hau da 
kasu absolutiboen ordez edo), baina bai atributuari erantsi nahi zaionean. 
Baina zuk subjektuaz galdetzen zenuen.

Ezertarako balio badizu, ongi, bestela zakarretara.

Ondo izan

Bittor

----- Original Message ----- 
From: "Manu López Gaseni" <josemanuel.lopez a bildua ehu.es>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 15, 2007 12:56 PM
Subject: [itzul] Partitiboa


Egun on:



Zalantza sortu zait batzuetan entzun/irakurri dudan partitiboaren erabilera
nire ustez okerrarekin, hain zuzen "da" eratako aditzen ustezko subjektuari
erantsia. Adibidez:



Atzo jendea etorri zen, baina gaur ez da jenderik etorri.



Ikastola barruan jada ez dago umerik.



Ezezkoekin bezala, galde esaldietan ere, antzera. Iritziren bat nahi nuke
horren zuzentasunaz. Eskerrik asko.



Manu






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago