[itzul] irizteak - iriztea

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
Ost, Urr 17, 11:50:34, CEST 2007


Bai, hala beharko lukeela uste dut, baina nik ordena aldatuko nuke:

Poz handia eman digu zuk ere guk hartutako bideari ondo irizteak.

Arkaitz

Laxaro Azkune(e)k dio:
> Nire ustez lehenbizikoa behar du. Zerk eman digu poz handia? 'Zuk ere ondo
> irizteak'.
> Laxaro
>
> 2007/10/17, Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>:
>   
>> Egun on, Itzul kideok:
>> Zalantza dut  arrazoiaren eta belarriaren artean honako esaldi honetan:
>> "Poz handia eman digu zuk ere ondo irizteak guk hartutako bideari" diost
>> arrazoiak. Belarriak,  ostera, "Poz handia eman digu zuk ere ondo iriztea
>> guk hartutako bideari."
>> Ez dakit belarritik ondo nabilen ala ez. Diagnosia behar dut.
>> Jon
>>
>>     
>
>   




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago