[itzul] ER: irizteak - iriztea
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Urr 17, 13:37:55, CEST 2007
Bai. Absolutibotik (-tzea)kanpo (-tzeak, -tzeari, -tzeaz, -tzearekin...),
murritzagoa da joskera-askatasuna. Beste bide bat, beraz, perpausa
absolutibora ekartzea da:
"Oso pozgarri zaigu zuk ere ondo iriztea guk hartutako bideari"
"Poz handia hartzen dugu ikusirik zuk ere ondo deritzozula guk hartutako
bideari"
Ohartzekoa da absolutibora jotze hori nahitaezkoa dela subjuntiboaren
kasuan:
"Poz handia eman digu (zuk ere) ondo iritz *diezaiozun(ek) guk hartutako
bideari"
"Oso pozgarri zaigu (zuk ere) ondo iritz diezaiozun guk hartutako bideari"
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Arkaitz Zubiaga
Bidalia: asteazkena, 2007.eko urriak 17 11:51
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] irizteak - iriztea
Bai, hala beharko lukeela uste dut, baina nik ordena aldatuko nuke:
Poz handia eman digu zuk ere guk hartutako bideari ondo irizteak.
Arkaitz
Laxaro Azkune(e)k dio:
> Nire ustez lehenbizikoa behar du. Zerk eman digu poz handia? 'Zuk ere ondo
> irizteak'.
> Laxaro
>
> 2007/10/17, Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>:
>
>> Egun on, Itzul kideok:
>> Zalantza dut arrazoiaren eta belarriaren artean honako esaldi honetan:
>> "Poz handia eman digu zuk ere ondo irizteak guk hartutako bideari" diost
>> arrazoiak. Belarriak, ostera, "Poz handia eman digu zuk ere ondo iriztea
>> guk hartutako bideari."
>> Ez dakit belarritik ondo nabilen ala ez. Diagnosia behar dut.
>> Jon
>>
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago