[itzul] Bajan emateko

Amaia Lasagabaster gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
Ost, Urr 17, 14:08:02, CEST 2007


Dagokionari, egun on:

gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com etik idazten dizuet, bajan emateko eskatu behar dizuet nire gogoaren kontra, izan ere, itzul a bildua postaria.com etik BIRUS BAT HELDU ZAIDALA uste dut, atzo, hain zuzen ere.

Kontua da Outlooka blokeatuta daukadala, ziortza eztakizer delako baten mezua hartu eta gero. Mezu horretan ordenagailu berria erosi duela eta Tradosek gauza arraroak egiten dizkiola esaten zuen, eta nik zera uste dot, sagardotegirik handieneko sagardo upelik handiena baino birus handiagoa daukala, eta sarean dabilela, besterik ezer ere ez.

Zehazki, mezu hori hartu nuenetik, itzuletik jasotzen dodazan guztiak kateatu egiten dira edo 12 bider hartzen ditut. Gehienetan, Outlooka blokeatzen didate. Gainontzeko mezuak jasotzeko premia daukat, ulertuko duzuenez, laneko helbidea da eta. 

Beraz, mesedez, EMADAZUE BAJAN ATOAN. Barkatu nire mezuaren tonua munduko atseginena ez bada baina aztoratuta nago, hemen inork ez daki ordenadorak manejatzen ume batek baino gehiago eta ez daukat laguntzarik.

Gauzak hobetzen direnean berriz emango naiz altan.

Helbide elektroniko honen atzean Amaia Lasagabasterren izena agertuko zaizue, momentu honetan idazten ari zaizuena ez da bera, Sonia Isasi baino.

Espero dut nire eskaerari erantzuten behar dena baino denbora gehiago ez berandutzea, mesedez, ez da txantxetarako gauza.

Mila esker, 

Sonia Isasi.
Posta elektronikoa: sisasi a bildua euskalnet.net
Telefonoa: 687 952 233 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago