[itzul] Bajan emateko

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Urr 17, 15:30:28, CEST 2007


Uste dut sistema babesturik dagoela birusei aurre egiteko
(artxibo erantsirik ez du onartzen, adibidez). Hala ere
birusen arazo bat baldin bada, seguruenik erru handirik ez
du izango pertsona jakin batek. Ulertzen dut aztoratuta
egotea, baina inor beldurtu ere ez genuke egin beharko.

Norberak zerrenda uzteko bidea ere bada, hemen:

http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/har2

Patxi

----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: "Amaia Lasagabaster" <gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com>
Norentzat: "ITZUL" <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] Bajan emateko
Data: Wed, 17 Oct 2007 14:08:02 +0200

>Dagokionari, egun on:
>
>gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com etik idazten dizuet, bajan
>emateko eskatu behar dizuet nire gogoaren kontra, izan ere,
>itzul a bildua postaria.com etik BIRUS BAT HELDU ZAIDALA uste dut,
>atzo, hain zuzen ere.
>
>Kontua da Outlooka blokeatuta daukadala, ziortza eztakizer
>delako baten mezua hartu eta gero. Mezu horretan
>ordenagailu berria erosi duela eta Tradosek gauza arraroak
>egiten dizkiola esaten zuen, eta nik zera uste dot,
>sagardotegirik handieneko sagardo upelik handiena baino
>birus handiagoa daukala, eta sarean dabilela, besterik ezer
>ere ez.
>
>Zehazki, mezu hori hartu nuenetik, itzuletik jasotzen
>dodazan guztiak kateatu egiten dira edo 12 bider hartzen
>ditut. Gehienetan, Outlooka blokeatzen didate. Gainontzeko
>mezuak jasotzeko premia daukat, ulertuko duzuenez, laneko
>helbidea da eta. 
>
>Beraz, mesedez, EMADAZUE BAJAN ATOAN. Barkatu nire mezuaren
>tonua munduko atseginena ez bada baina aztoratuta nago,
>hemen inork ez daki ordenadorak manejatzen ume batek baino
>gehiago eta ez daukat laguntzarik.
>
>Gauzak hobetzen direnean berriz emango naiz altan.
>
>Helbide elektroniko honen atzean Amaia Lasagabasterren
>izena agertuko zaizue, momentu honetan idazten ari zaizuena
>ez da bera, Sonia Isasi baino.
>
>Espero dut nire eskaerari erantzuten behar dena baino
>denbora gehiago ez berandutzea, mesedez, ez da
>txantxetarako gauza.
>
>Mila esker, 
>
>Sonia Isasi.
>Posta elektronikoa: sisasi a bildua euskalnet.net
>Telefonoa: 687 952 233 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago