[itzul] ER: irizteak - iriztea

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Urr 19, 10:23:59, CEST 2007


Hor ere, zehar galderazko jokatuan, bestean subjuntiboan bezala, ez da beste
aukerarik absolutiboa baino:

"Berdin dio [kontuari] zer aukeratzen duzun(*ek)".

Pentsa liteke halakoetan lotura ez dela hain estua:

"Bata zein bestea aukeratu, berdin dio [horrek kontuari]".

Ildo beretik, badirudi baldintzazkoa ere aukerakoa dela:

"Berdin dio(,) bata aukeratzen baduzu zein bestea".

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bittor Hidalgo
Bidalia: osteguna, 2007.eko urriak 18 19:37
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] irizteak - iriztea


Antzeko beste arazo  bat:

o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATU
o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATZEA
ala
o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATZEAK?

Ze, sintagma nominal arrunt batekin nik bederen ergatiboa derrigorrezkoa det
(ala ez?):

o HORREK BERDIN DIO
o *HORI BERDIN DIO (ala ez?)

Baina eta ordena aldatuta zerbait aldatzen da? Ez, ezta? Ala bai?:

o BERDIN DIO HORREK
o BERDIN DIO (*?)HORI

Ez dakit, inork erantzunen bat-edo badu, eskertuko diot.

Ondo izan

Bittor

----- Original Message -----
From: "Jon Aurre" <jonaurre a bildua euskalnet.net>
To: "itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, October 17, 2007 11:34 AM
Subject: [itzul] irizteak - iriztea


> Egun on, Itzul kideok:
> Zalantza dut  arrazoiaren eta belarriaren artean honako esaldi honetan:
> "Poz handia eman digu zuk ere ondo irizteak guk hartutako bideari" diost
> arrazoiak. Belarriak,  ostera, "Poz handia eman digu zuk ere ondo iriztea
> guk hartutako bideari."
> Ez dakit belarritik ondo nabilen ala ez. Diagnosia behar dut.
> Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago