[itzul] irizteak - iriztea

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Ast, Urr 18, 19:36:39, CEST 2007


Antzeko beste arazo  bat:

o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATU
o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATZEA
ala
o BERDIN DIO BAT ALA BESTE AUKERATZEAK?

Ze, sintagma nominal arrunt batekin nik bederen ergatiboa derrigorrezkoa det 
(ala ez?):

o HORREK BERDIN DIO
o *HORI BERDIN DIO (ala ez?)

Baina eta ordena aldatuta zerbait aldatzen da? Ez, ezta? Ala bai?:

o BERDIN DIO HORREK
o BERDIN DIO (*?)HORI

Ez dakit, inork erantzunen bat-edo badu, eskertuko diot.

Ondo izan

Bittor

----- Original Message ----- 
From: "Jon Aurre" <jonaurre a bildua euskalnet.net>
To: "itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, October 17, 2007 11:34 AM
Subject: [itzul] irizteak - iriztea


> Egun on, Itzul kideok:
> Zalantza dut  arrazoiaren eta belarriaren artean honako esaldi honetan:
> "Poz handia eman digu zuk ere ondo irizteak guk hartutako bideari" diost 
> arrazoiak. Belarriak,  ostera, "Poz handia eman digu zuk ere ondo iriztea 
> guk hartutako bideari."
> Ez dakit belarritik ondo nabilen ala ez. Diagnosia behar dut.
> Jon 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago