[itzul] Chiíta duodecimano / Twelver Shia
Asier Sarasua Garmendia
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
As, Urr 23, 10:22:09, CEST 2007
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua ...> writes:
>
>
> Biak iruditzen zaizkit erabilgarri. <<Hamabitarrak>>, informalagoa,
> irakurleari eginiko "kontzesioa". Bestea, jasoagoa, teknikoagoa.
>
> Transkripzioa dela eta, ingelesez <<Ithna-'Ashariyya>> bada,
> euskaraz <<Ithna Axarija>> izan beharko luke.
>
> Asier Larrinaga
>
>
Ingelesezko wikipediaren "shiite" artikuluan
(http://en.wikipedia.org/wiki/Shiite) dago nire akatsaren jatorria.
Artikulu horretako lerro batean hau dago idatzita:
"Most Shia are Twelvers (Isna Asharai) and they recognize twelve Imams"
Baina artikulu horretan bertan hobeto begiratuta, "iṯnāʿašariyya" ematen dute
transkripziotzat.
Hasierako mezuan aipatu dudan "Twelver" artikuluan, berriz, "Ithnāˤashariyyah"
ematen dute.
Erabil al dezaket "Itna Axarija", ala hobe litzateke "Ithna Axarija" erabiltzea?
Ez dakit iṯnā hitzeko ṯ hori nola ahoskatzen den...
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago