[itzul] outlook eta wordfast
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urr 24, 10:48:10, CEST 2007
> Outlook erabiltzean, zerbait idatzi eta, ezabatu nahi badut, zirriborroa
> gorde nahi dudan galdetzen dit sistematikoki; helbidea idazterakoan ez
> du a bildua idazten; ez du euroaren ikurra idazten...
>
> Uste dut Wordfasten interferentzia dela. Norbaitek argibiderik ematerik
> bai?
Gauza asko begiratu beharko litzateke arazoa zerk sortzen duen jakiteko,
baina lehen begiratuan esango nuke arazoa ez dela Wordfast, baizik
Outlook. Hori da, Outlook-en konfigurazioa ongi egiaztatu behar zenuke,
mezuak idazterakoan darabilen tresna ez dadin Word izan.
Ez dut Outlook erabiltzen, beraz ez nekike zehazki esaten nola egiten
den hori.
Agin ez dizu deusetarako balioko, baina gomendio xume bat eman nahi
nizuke: ez erabili Outlook posta kudeatzeko. Erabili, adibidez,
Thunderbird
(http://download.mozilla.org/?product=thunderbird-2.0.0.6&os=win&lang=eu);
euskaraz txukun-txukun dago, eta Outlook baino ziurtasun handiagoz
egiten ditu gauzak (ez birus, ez spam...).
«Interferentzia» ez da Wordfast, baizik Outlook ;-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago