[itzul] alias informatikan
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
Al, Urr 29, 22:33:56, CET 2007
Kaixo,
Informatikari lotuta bi esanahi izan ditzake 'alias' hitzak:
1.- Ingelesezko 'nick' moduan erabiltzen denean, 'ezizen' bezala eman
daiteke euskaraz.
2.- 'Alias' terminoa programazioan ere erabiltzen da, adibidez funtzio
bakar bati hainbat izen emateari deritzo alias. Kasu hauetan mantendu
egiten da, euskaraz ere 'alias' erabiltzen da.
Arkaitz Zubiaga
Agurtzane Mallona Legarreta(e)k dio:
> Itzulkideok, gabon:
> Informatikan aditu denen batek igual jakingo du zelan esan daitekeen "alias" euskaraz. Eskertuko nioke. Egunotan hainbat galdera egingo dizkizuedala uste dut arlo horri buruz. Mila esker, beti bezala, aldez aurretik.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea
>
> _________________________________________________________________
> Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE!
> http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago