[itzul] alias informatikan
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
Al, Urr 29, 22:39:30, CET 2007
Arkaitzen ekarpena osatze aldera:
3.- Mac OS sistema eragileetan, alias deitzen zaie artxiboen
lasterbideei, artxibo baten benetako kokapeneraino jo beharrik gabe
haren ordez idazmahaian edo beste karpeta batean sor daitezkeen
ordezkoei. Kasu horretan, 'lasterbide' erabil liteke Windowsen
tradiziori jarraituz.
Joxe
El 29/10/2007, a las 22:33, Arkaitz Zubiaga escribió:
> Kaixo,
>
> Informatikari lotuta bi esanahi izan ditzake 'alias' hitzak:
>
> 1.- Ingelesezko 'nick' moduan erabiltzen denean, 'ezizen' bezala
> eman daiteke euskaraz.
> 2.- 'Alias' terminoa programazioan ere erabiltzen da, adibidez
> funtzio bakar bati hainbat izen emateari deritzo alias. Kasu hauetan
> mantendu egiten da, euskaraz ere 'alias' erabiltzen da.
>
> Arkaitz Zubiaga
>
>
> Agurtzane Mallona Legarreta(e)k dio:
>> Itzulkideok, gabon:
>> Informatikan aditu denen batek igual jakingo du zelan esan
>> daitekeen "alias" euskaraz. Eskertuko nioke. Egunotan hainbat
>> galdera egingo dizkizuedala uste dut arlo horri buruz. Mila esker,
>> beti bezala, aldez aurretik.
>>
>> Agurtzane Mallona
>> Deustuko Unibertsitatea
>>
>> _________________________________________________________________
>> Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's
>> FREE!
>> http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago