[itzul] FW: Gabon kanta

LB luisber a bildua euskalnet.net
As, Urr 30, 01:04:11, CET 2007


Beldur naiz ez ote natorren beranduegi galdera hau erantzuten saiatzera,
baina gaur irakurri baitut mezua bihoa gaur nire alea.

Noelaren testua ez dirudi ondo transkribatuta dagoela. Eman dezagun honela
behar duela:

Oi Betlehem

Etorri da zure garaia

(Oi Betlehem)

Ala egun zure loriak

Oi Betlehem

Ongi baitu distiratzen!

Zugandik heldu den argiak

Betetzen ditu bazter guziak

Oi Betlehem!

Ahapaldi horretatik esaldi bat gertatzen bide zaio ulerkaitz galdetzaileari:
"Ala egun zure loriak / Ongi baitu distiratzen!". Egitura hori ("Ala...
bait-!") enfatikoa da eta adiera bat indartzeko erabilia txit usu
iparraldeko izkribuetan, bereziki lapurterazkoetan. Esanahia, berriz, kasu
honetan, hauxe: "Oi zeinen ongi distiratzen duen zure loriak gaur!"

Honatx egitura interesgarri bezain ahaztu horren zenbait adibide, inork
baliatu nahi balu ere:

- Ala sorhajoa bailiteke zu ganat heltceco nahiric minena hartcen ezlukena!
(DUHALDE, Martin: Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, Cembait
Abisurekin, Othoitcekin eta bicitceco Erregela batekin. Bayona, 1809,
Hordago, Donostia, 1978, 14 zkia, 181 or.)
- Oi! ala beldur izateco baita, bicitce lacho bat daramatenen heriotcea
(Duhalde, op. cit., 124. or.)
- Ala dohatsu baitninteque... çure odola edateco estatutan banintz.
(Duhalde,op. cit.  9. or.)
- Ala iraungi baita / Orduko bizia! (M. Eguiategui, in Bertsolaritzaren
Historia. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertso eta Kantak (1545-1900).
II. Prestatzailea Patri Urkizu. Etor. Donostia, 1991, 397. or.)

- Inomine Patrie eta filii, / Ala ni gora danik aphal erori
(Bertsolaritzaren Historia, I, 653. or.)

- Ala zü ontsa minzatü / Ala zük ontsa markatü / Zelüratko bidia (P.
Darhetz, in Berts. Hist., II, 47)
- Ala ni kausitzen bainaiz ongi urrikitua (S. Monho, in Berts. Hist., II,
227)

- Ala baita samurra ait'amen bihotza! (P. D'Ibarrart, in Berts. Hist., II,
604)
- Ala handia baita, Josepha andrea, (M. Duhalde, in Bertsolaritzaren
Historia, op. cit., 169. or.)
- Ala ordean guti, Jaun andre prestuak, / baitzaituzte xoratzen handi
tituluak!"  (M. Duhalde, in Berts. Hist., 168. or.)
- Ala jaun ederra Tripero, / Sabelez nasai, ahoz bero! (Berts. Hist., I,
213. or.)
- Ala galtcea min baita! (Urkizu, Patri: Bertso Zahar eta Berri Zenbaiten
Bilduma. Durangoko Udala, 1987, 96. or.)
- ala eztia baitu d'Estaignec [fruitu hori] aurkhitu! (Urkizu, Patri, op.
cit., 146. or.)
- Ala marabillosa baita secretua (Urkizu, Patri, op. cit., 151. or.)
- Ala ordean guti, Jaun andre prestuac, / Baitçaituzte choratcen handi
tituluac! (Urkizu P., op. cit., 176)
- Ala finki baituzu egina botua / soberanoaren kontra arras gogortua!
(ZAVALA, Antonio: Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra Bertsotan.
Etor-Auspoa, Donostia, 1989, 80. or.)
- Ala sinheste baitut zu baithan, Jauna! (DUVOISIN, Jean Pierre: Liburu
Ederra. Aita Cardaveraz Lapurdico escarara itzulia. Hordago, Donostia, 1978,
89. or.)
- Ene haurrac, ala gaitx baida aberatstassunetan bere fidantcia ematen
dutenac sartcea Jaincoaren Erresuman. (Haraneder, Ioannes de: Jesu
Christoren Evangelio Saindua, Euskararen Lekukoak Saila, 17. zkia.,
Euskaltzaindia, Bilbo, 1990, 91. or.)






-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de Alzelai Alberdi, Nerea
Enviado el: miércoles, 24 de octubre de 2007 8:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] FW: Gabon kanta






  _____





" Oi Bethleem!" kantaren lehen ahapaldiaren itzulpena eskatu digute
euskaraz ez dakiten batzuek.

Kontua da esaldietako bat bi eratara topatu dugula eta bietako baten
esanahia  ez dugu ulertzen.



Hona hemen ahapaldia:



Oi Bethleem!

(H)ALA EGUN ZURE LORIAK  / etorri da zure garaia,

Oi Bethleem!,

ongi baitu di(s)tiratzen

zugandik heldu den argiak

betetzen ditu bazter guztiak

Oi Bethleem!





Norbaitek kantu horren berri badu, zein da jatorrizko bertsioa ?  Eta,
lehena bada (letra larriz idatzita dagoena), zer esan nahi du?



Mila esker, aldez aurretik.



Nerea

No virus found in this incoming message.
Checked by AVG Free Edition.
Version: 7.5.503 / Virus Database: 269.15.12/1097 - Release Date: 28/10/2007
13:58


No virus found in this outgoing message.
Checked by AVG Free Edition.
Version: 7.5.503 / Virus Database: 269.15.12/1097 - Release Date: 28/10/2007
13:58



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago