[itzul] alias informatikan
Agurtzane Mallona Legarreta
agurmallona a bildua hotmail.com
As, Urr 30, 07:05:34, CET 2007
Ez dago modurik jakiteko non edo zelan doan. Zati horretan ematen du ordena alfabetikoan dagoela. Sentitzen dut.
Agurtzane
> Date: Mon, 29 Oct 2007 22:58:17 +0100
> From: joxerg a bildua euskalnet.net
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] alias informatikan
>
> Beste hitzek pistarik ematen al dute alias horren zentzuaz?
>
>
> El 29/10/2007, a las 22:53, Agurtzane Mallona Legarreta escribió:
>
> > Ingelesez ere "alias" jartzen duela jakinda, zein uste duzue dela
> > proposamen egokia? niri zerrenda batean agertzen zait, menuetako
> > beste hitz edo esaldi soilekin batera.
> > Mila eta mila esker.
> >
> > Agurtzane
> >
> >
> >
> >> Date: Mon, 29 Oct 2007 22:39:30 +0100
> >> From: joxerg a bildua euskalnet.net
> >> To: itzul a bildua postaria.com
> >> Subject: Re: [itzul] alias informatikan
> >>
> >> Arkaitzen ekarpena osatze aldera:
> >>
> >> 3.- Mac OS sistema eragileetan, alias deitzen zaie artxiboen
> >> lasterbideei, artxibo baten benetako kokapeneraino jo beharrik gabe
> >> haren ordez idazmahaian edo beste karpeta batean sor daitezkeen
> >> ordezkoei. Kasu horretan, 'lasterbide' erabil liteke Windowsen
> >> tradiziori jarraituz.
> >>
> >> Joxe
> >>
> >>
> >> El 29/10/2007, a las 22:33, Arkaitz Zubiaga escribió:
> >>
> >>> Kaixo,
> >>>
> >>> Informatikari lotuta bi esanahi izan ditzake 'alias' hitzak:
> >>>
> >>> 1.- Ingelesezko 'nick' moduan erabiltzen denean, 'ezizen' bezala
> >>> eman daiteke euskaraz.
> >>> 2.- 'Alias' terminoa programazioan ere erabiltzen da, adibidez
> >>> funtzio bakar bati hainbat izen emateari deritzo alias. Kasu hauetan
> >>> mantendu egiten da, euskaraz ere 'alias' erabiltzen da.
> >>>
> >>> Arkaitz Zubiaga
> >>>
> >>>
> >>> Agurtzane Mallona Legarreta(e)k dio:
> >>>> Itzulkideok, gabon:
> >>>> Informatikan aditu denen batek igual jakingo du zelan esan
> >>>> daitekeen "alias" euskaraz. Eskertuko nioke. Egunotan hainbat
> >>>> galdera egingo dizkizuedala uste dut arlo horri buruz. Mila esker,
> >>>> beti bezala, aldez aurretik.
> >>>>
> >>>> Agurtzane Mallona
> >>>> Deustuko Unibertsitatea
> >>>>
> >>>> _________________________________________________________________
> >>>> Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's
> >>>> FREE!
> >>>> http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
> >>>>
> >>>
> >>
> >
> > _________________________________________________________________
> > Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's
> > FREE!
> > http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
>
_________________________________________________________________
Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE!
http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago