[itzul] Subsumir

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Urr 30, 15:08:19, CET 2007


Horra hor proposamen bat:

"Jakina denez gero, probintzia bakarreko autonomia erkidegoen  autonomia-administrazioak betetzen ditu probintzia anitzeko autonomia erkidegoetan Diputazioen esku dauden eginkizunak eta udal-administrazioentzat horrenbesteko garrantzia duten horiek."

Arazoak sortzen dizkit esaldiaren azken zatiak, ordea. Nire ustez, 'eta' hori gaizki jarritako lotura da eta erlatibo bat izan beharko luke. Oker egon naiteke halere.

Beste aukera hobe batzuk egongo dira, seguru.

Lagungarria gertatuko zaizulakoan, ondo izan. Zelai



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: martes, 30 de octubre de 2007 13:02
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Subsumir

Kaixo  Zelai: ahuxe da testuinguru osoa:
"Como se sabe, en las comunidades autónomas uniprovinciales, la 
Administración autonómica tiene subsumidas las funciones que en las 
pluriprovinciales realizan las diputaciones y que son de considerable 
interés para las Administraciones Locales."

Ez dakit termino normalizaturik ba ote dagoen horretarako. Mila esker

joxemari


----- Original Message ----- 
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, October 30, 2007 12:31 PM
Subject: Re: [itzul] Subsumir


Barkatu, baina testuinguru zabalagoa behar dut. 'Subsumir' delako hori gai 
bat beste zabalago baten baitan kokatzea da nire ustez, baina testuinguru 
zabalago batekin agian erantzuna zehatzago eman nezake. Zelai

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre 
de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: martes, 30 de octubre de 2007 12:27
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Subsumir

Kaixo: nola ematen duzue goiko hori?

"La administración autonómica tiene subsumidas las funciones..."

Mila esker

joxemari





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago