[itzul] desarrollo organizacional

Amaia Lasagabaster gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
As, Ira 11, 17:35:01, CEST 2007


Arratsalde on, Isusko:
Ez dakit zerbaitetan lagundu ahal izango zaitudan, baina nik 1go eta behin 
kontzeptuaren esanahaia argitzen saiatuko nintzateke: "organizacional" hori 
adjektibo erreferentziala izanez gero, "local" edo "institucional" diren 
bezala, orduan hitz elkarketa egingo nuke nik, "organización" hitza itzuliz, 
hau da, "erakunde" eta aurreposizioan jarriz: erakunde-garapena. Gidoitxoa 
aukerazkoa da. Hitz elkarketari desegoki iritziz gero, "organizacional" 
hitzak erreferentzia erakunde bakar bati egiten dion (esaterako, plan 
estrategikoa itzultzea eskatu dizun enpresari) edo inguruko, sektoreko 
enpresa guztiei dagokien nonbaitetik jakiten (asmatzen) saiatuko nintzateke. 
Orduan, singularra (erakundearen garapena) edo plurala erabiliko nituzke 
(erakundeen garapena), hurrenez hurren.
Ez dakit lagunduko nizun baina kaparrada, behintzat, ederra eman dizut,
Sonia Isasi
----- Original Message ----- 
From: <isusko a bildua imh.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 11, 2007 5:43 PM
Subject: [itzul] desarrollo organizacional


> arratsalde on,
>
> enpresa batentzako plan estrategiakoren itzulpena egiten ari naiz, eta
> desarrollo organizacional kontzeptuarekin dihardut teman, ez dut
> euskarazko ordainik aurkitzen, ez behintzat erabat asetzen nauenik,
> laguntzerik bai??
>
> mila esker
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago