[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 40 bilduma, 7. zenbakia

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Ira 13, 11:13:37, CEST 2007


Egun on, Gotzon eta gainerakoak!

	Erantzuna prestatzen ari nintzen, beste lagunen iritzia irakurri dut, dena dela hor doakizu aukera bat, baina egia esateko, ez nago guztiz ziur.

	"puntos de control críticos" horretan ikusten dudana, zera da, arreta berezia behar duten puntuak.

	Nire ustez, gakoa larri erabiltzeko pertsonalizazioan eta horren errotzean datza, zeren gehien bat pertsonekin edo pertsonen ekintzekin erabiltzen da.

Orotariko Euskal Hiztegian, "6. 'Terrible; angustioso, preocupante...'.
	O kontu larri eta arrigarria!
	Amets larririk gabe,... 
	Egundoko eskutitz larria...
		Besterik gabe,
	                                                               Bittor Arbizu

> ----------
> De: 	itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	jueves 13 de septiembre de 2007 12:00
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 40 bilduma, 7. zenbakia
> 
> Message: 2
> Date: Wed, 12 Sep 2007 13:34:18 +0200
> From: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Subject: [itzul] APPCC
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <46E7CEBA.6040805 a bildua gipuzkoa.net>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
> 
> Gazteleraz «APPCC (análisis de peligros y puntos de control críticos)» 
> prozedura erabiltzen da, jakien alorrean. Honela aurkitu dut definizioa:
> 
> «APPCC es una herramienta que sistemáticamente identifica, evalúa y 
> controla los peligros (potenciales) que son significativos para la 
> seguridad de los alimentos.»
> 
> Ingelesez «Hazard Analysis and Critical Control Points (HACCP)» esaten 
> diote.
> 
> Hezkuntza Sailaren dokumentu batean «AAKPK sistema (Arriskuen Azterketa 
> eta Kontrol Puntu Kritikoak)» aurkitu dut. Zalantza egiten dut «kritiko» 
> horrekin, ez ote lukeen «larri» behar. Zer diozue?
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> 
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago