[itzul] praktika onak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ira 14, 09:33:00, CEST 2007
Prozesu bat edo prozesu baten urrats bat egiteko egokientzat jotzen
direnak dira "good/best practices" direlakoak, eta pluralean erabiltzen
da beti.
Nire ustez, "praktikak", lehen adieran, "trebatzeko ariketak" dira.
Enpresa batean "praktika onak" dituztela entzunda, horixe bururatzen
zait aurrena. Uste dut termino hori hutsetik asmatu behar bagenu geurez
ez genukeela "praktika" hitza erabiliko jarduna esateko. Baina
erdar(et)atik iritsi zaigu eta errazagoa da kalkatzea. Hori du abantaila
(abantaila dela ezin da ukatu), eta hori du, halaber, morrontza,
euskaraz orain arte izan ez duen adiera bat esleitzen baitiogu
"praktika" hitzari. Ni ez nago bestela ere beste adiera batean mailegatu
dugun hitz horri ("praktika" hitzari) erdaraz duen bestelako adiera bat
ematearen kontra, baldin eta beharrezkoa bada. Hortxe dago gakoa:
kontzeptu hori adierazteko, ea mailegua beharrezkoa den ala ez ebaztea.
Guk, itzulpenetan, "jardunbide egokiak" edo "jardunbide onak" erabiltzen
dugu.
Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Ana Martin(e)k dio:
> Interneten begiratuta, badirudi hedatuago dagoela Praktika onak Jardunbide egokiak baino. Zer irizpide duzue bata edo bestea erabiltzeko?
>
> Eskerrik asko
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago