[itzul] praktika onak
Amaia Lasagabaster
gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
Or, Ira 14, 12:51:43, CEST 2007
"Praktika onak" edo jardunbide egokien inguruan irakurri ditudan
hausnarketak direla eta, zein erabali erabakitzeko orduan, beti bezala,
aurrena kontzeptuak zer adierazi nahi duen argi eduki beharko genukeela uste
dut.
1.-Praktika hori lantokietan egitekoa da, dela publikoetan, dela
pribatuetan. Ez da, pentsatzekoa denez, kontratu ugerdo baten bidez langile
baten lan gaitasunaz profitatzea. Praktikan, "praxia"an edo "a priori"
egiten diren aktuazio protokoloak dira, kolektibo eta eskubide ezberdinen
alde jarduteko asmoz pentsatuak. Gizartean arriskuan dauden kolektiboen alde
lan egitea da edo kontuan hartzea (hala, emakumeak, langabetuak, bazterketa
soziala pairatzen dutenak, ingurugiroa, lan istripuen prebentzioa, hizkuntza
gutxituak...) "Buenas practicas"ek, praktikan zeozer ona egitea dakar, ez
dakit jardunarekin lotura zuzenik duen (la práctica) edo en la práctica. Ez
da mailegu berri bat edo hitzari lehendik ez zeukan esanahia bat esleitzea
(la práctica vs. en la práctica).
2.- Ona/egokia. Euskararen erabileran ona eta egokia gauza bera ez zirela
ulertu genuen bezala, hemen ere ezberdindu egin beharko genuke: haurdun
dagoen emakume bat lanpostutik ez botatzea gizartearen garapenerako zer da,
ona ala egokia? Hausnartu horren gainean.
Sonia Isasi
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, September 14, 2007 9:33 AM
Subject: Re: [itzul] praktika onak
> Prozesu bat edo prozesu baten urrats bat egiteko egokientzat jotzen
> direnak dira "good/best practices" direlakoak, eta pluralean erabiltzen da
> beti.
>
> Nire ustez, "praktikak", lehen adieran, "trebatzeko ariketak" dira.
> Enpresa batean "praktika onak" dituztela entzunda, horixe bururatzen zait
> aurrena. Uste dut termino hori hutsetik asmatu behar bagenu geurez ez
> genukeela "praktika" hitza erabiliko jarduna esateko. Baina erdar(et)atik
> iritsi zaigu eta errazagoa da kalkatzea. Hori du abantaila (abantaila dela
> ezin da ukatu), eta hori du, halaber, morrontza, euskaraz orain arte izan
> ez duen adiera bat esleitzen baitiogu "praktika" hitzari. Ni ez nago
> bestela ere beste adiera batean mailegatu dugun hitz horri ("praktika"
> hitzari) erdaraz duen bestelako adiera bat ematearen kontra, baldin eta
> beharrezkoa bada. Hortxe dago gakoa: kontzeptu hori adierazteko, ea
> mailegua beharrezkoa den ala ez ebaztea.
>
> Guk, itzulpenetan, "jardunbide egokiak" edo "jardunbide onak" erabiltzen
> dugu.
>
> Alfontso
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> Ana Martin(e)k dio:
>> Interneten begiratuta, badirudi hedatuago dagoela Praktika onak
>> Jardunbide egokiak baino. Zer irizpide duzue bata edo bestea erabiltzeko?
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago