[itzul] ER: Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Ira 18, 10:07:20, CEST 2007


1. Aditza aurretik jarrita, agindua dela ulertarazten da.
Bestela (zeuk diozun moduan), erdarazko galdegai-legeak aplikatzen direla
ematen du, eta horrek, trakeskeria gorabehera, doinuera berezi baten
laguntza behar izaten du, idatzian noski galtzen dena.
2. "Aurkezteko era" edo izan daiteke irtenbidea, baldin eta azpiko "itxurak"
aldatu nahi ez baduzue.
3. Dabilena, ustez, itsusi hori da. Adituagoak mintza bitez.
4. Nik dakidala, "esteka" da dagoeneko termino finkatua.
5. ? Baina pentsatzen dut lehenago ere erabiliko zela hori euskaraz.
6. "WP tresnaz egina"?


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Joxe Rojas
Bidalia: asteartea, 2007.eko irailak 18 01:06
Nora: itzul a bildua postaria.com
Cc: Librezale a bildua librezale.org
Gaia: [itzul] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3


Gabon, zerrendakideok,

	librezale.org taldearen izenean idazten dizuet. Dakizuenez, batez
ere software libreko programak auzolanean euskaratu eta molldatzera
dedikatzen den informatikazale talde bat gara. Gure lanen artean,
besteak beste, Firefox web nabigatzailearen euskarazko bertsioa dago.

	Software itzulpenak, zer kontatuko dizuegu zuei, oso teknikoak
izaten dira gehienetan, eta zalantza asko eta asko sortzen zaizkigu
maiz. Behin baino gehiagotan komentatu dugu gure artean komeniko
litzatekeela zerrenda honetara jotzea zalantzarik handienak
argitzeko, eta tira, lehenengo saiakera bat egngo dugu oraingo
honetan, ea zer moduz irteten den esperientzia.

	Azken egunotan Wordpress edizio sistemaren itzulpenarekin gabiltza.
Ezagutzen ez duzuenontzat, blogak kudeatzeko sistema bat da, oso
ezaguna eta asko erabiltzen dena. Datozen asteotan 2.3 bertsioa
kaleratu behar da, aurrekoaren aldean berrikuntza (eta itzuli
beharreko kate) dezente dauzkana, eta jo eta ke gabiltza bertsio
berri kaleratzen denerako euskarazko bertsioa eskuragarri egon dadin.
Kateen %100 euskaratuta dauzkagu jadanik, baina zalantza batzuk
baditugu. Zuekin konpartitu nahi izan ditugu, ea denon artean zerbait
argitu ahal dugun. Hementxe dituzue:


> 1.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit
> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,
> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto
> ematen dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu
> lotura"... iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran
> jarrita...
> Eztabaida handia dugu honen inguruan: batzuek diote 'Editatu
> iruzkina' 'Gorde artxiboa' 'Idatzi iruzkin bat' eta enparauak
> erdararen kaloko hutsak direla eta ez direla onargarriak. beste
> batzuek, aldiz, ekintza hasieran jartzeak garbiago uzten duela
> menu, botoi edo dena delakoaren helburua zein den. Irizpide
> orokorrik horren inguruan?
>

> 2.- Administratzailearen menu nagusiko aukeretako bat
> 'Presentation' da ingelesez, eta 'Presentación' gazteleraz.
> Euskaraz,  'Aurkezpena' agertzen da,  baina zalantza dago horren
> ordez ez genukeen "Itxura" jarri behar.
> Kontua da 'Presentation' aukera horren azpian, badagoela beste azpi-
> aukera bat, ingelesez 'themes' eta gazteleraz 'temas' deitzen dena.
> Euskaraz 'Itxurak' agertzen da hor, eta garrantzitsua da horren eta
> 'Presentation'-en aurkako bereizketa mantentzea ('themes' horiek,
> euskaraz 'itxurak' direnak, blogaren itxura osoa aldatzeko balio
> duten artxibo multzoak dira).


> 3.- Datak itzultzean, sistema ez da gauza urtea eta 'ko'
> atzizkiaren artean 'e' letra noiz jarri behar duen jakiteko. Beraz,
> datetarako formulazioa honela utzi dugu: URTEA(e)ko HILAren EGUNAa
> (hau da: 2007(e)ko irailaren 29a). Kontua da '(e)' hori oso zatar
> geratzen dela, eta zenbait proposamen egin dira hori ekiditeko:
> '(e)' hori zuzenean ezabatzea (baina horrek suposatuko luke '2010ko
> iraila' edo '2005ko abendua' agertzea; zenbakiak soilik agertzea
> (2007/09/10), baina ez da oso gustagarria... Honen ingurua
> iritzirik? Aurrekaririk?


> 4. Lotura ala esteka?
> Ezberdintasunik al dago 'link'-en ordain bi horien artean? Hobetsi
> daiteke bat bestearen gainetik?

> 5. Thumbnail
> Blogean erabili nahi den irudi bat igotzen den bakoitzean,
> WordPressek haren kopia bat sortzen du,tamaina txikiagokoa, eta
> hari 'thumbnail' deitzen zaio ingelesez. Euskaraz 'iruditxo' edo
> 'irudi-txiki' erabili izan dira hor, baina zalantza dago ez ote
> diren orokorregiak izango. 'Miniatura' erabil liteke horretarako?
> 'Iruditxo' zer iruditzen zaizue?

> 6. Powered by
> Wordpressekin egindako blogetan mezu bat agertzen da amaieran,
> "Powered by WordPress"... nola eman hori euskaraz? Wordpressekin
> egina?

Tira, momentuz uste dut nahiko eztabaida sor daitekeela honekin.
Eskerrik asko aldez aurretik erantzuten duzuen guztioi, eta
badakizue, gogoa izanez gero, zuen laguntza bihotzez eskertuko dugula
librezale zerrendan (http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/
librezale). Bestela ere, Wordpressen euskaraketari bueltatxo bat eman
nahi izanez gero, hemen aurki dezakezue: http://librezale.org:8080/
projects/wordpress/

Laster arte!

Joxe

-------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
--------------------------------





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago