[itzul] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Lierni Otamendi lierni a bildua elhuyar.com
As, Ira 18, 10:51:14, CEST 2007


Kaixo, eta ongi etorri itzul zerrendara. Animatu zarete idaztera, pozten 
gara.

Elhuyarren egin ditugun lokalizazioak oinarri hartuta erantzungo dizugu.

1. Horrelakoetan, gure irizpidea aditza aurrean jartzea da (batzuetan, 
badira benetako aginduak, ordenagailuari amandako aginduak; beste 
batzuetan, ez dago hain garbi):
"ezabatu lotura", "idatzi mezua"...

Hala ere, ez gaude ziur "bidalketa" delako hori egokiena den. Ingelesez 
"post" edo "entry" (baita "blog post" eta "blog entry"), eta gazteleraz 
"entrada", "entrega", "posteo", "asiento". Frantsesez, "billet".
Horrelakoaetan, beharbada egokia izan daiteke "sarrera" jartzea. 
Adibidez, "bidali sarrera".

Baliteke "post" horren jatorria blogak agertu baino lehenagoko 
berri-taldeetan izatea. Haietan, "posting, post, news article, article, 
news item" erabiltzen zen/da forum batean internauta batek 
argitaratutako mezua izendatzeko. Horrelakoak, euskaraz, "berri-mezuak" 
dira, Euskaltermek proposatuta.

2. Ez gara ondo jabetzen arazoaz. Nolanahi ere, "aurkezpena" oso gustuko 
ez baduzue, "aurkezteko modua", "aurkezteko era" edo antzeko zerbait jar 
liteke

3. Zatarra den ala ez den iritzi subjektiboa da, noski; gure ustez, 
zuzena da parentesi horiek jartzea. Euskarazko softwarea agertu baino 
lehen ere erabili dira (eta erabiltzen dira) parentesi horiek 
inprimakietan, txekeetan eta abarretan. Guretzat oso gauza ohikoa da.
Bestalde, egunari ‘a’ hori parentesi artean gehitu behar zaio, baldin 
eta eguna 11 denean ‘a’ hori idazten ez bada, hau da:
<irailaren 11 / irailaren 11a>
URTEA(e)ko HILAren EGUNA(a)

4. Guk "esteka" erabiltzen dugu. Hala proposatzen du Euskaltermek, eta 
hala erabiltzen da Informatika Fakultatean ere.

5. "Koadro txiki" erabiltzen dugu






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago